2 urteko gelak

HAUR HEZKUNTZA

Etapa honek 2 urtetik 6 urtera bitarteko garaia osatzen du. Bi ziklok osatzen dute:

  • 1. zikloa: 2 urteko gelak
  • 2. zikloa: 3, 4 eta 5 urteko gelak

Ikasle bakoitza izaki globala da eta bere garapenaren esparru guztiak interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak,  oinarrizko gaitasunak garatu ditzaten.

Gure helmuga haurraren garapen harmoniko eta globala sustatzea da. Horretarako ezinbestekoa da familiekin harreman estua sustatzea.

Irungo La Sallek D ereduan eskaintzen du bere heziketa.

Gure metodologia ekintza-guneak diren “txoko” sisteman oinarritzen da. Haur bakoitzaren erritmoa jarraitzen eta errespetatzen da.

Bi urteko hiru gela daude, guztira 50 ikasle dira eta 3 tutore eta 2 laguntzailek beraien ongitasuna bermatzen dute.

Eskolako eremu oso bat, 2 urtekoentzat da eta bertan beraien 3 gela, psikomotrizidade gela, siesta gela, bideo gela (euskaraz eta ingelesez)  eta terraza kokatuta daude.

 

 

   

LA SALLE PROIEKTUAK

  • ULISES: gaitasun kognitiboak eta motrizak garatzen ditu.
    • ULISES RN: Neurona sareak estimulatzen ditu.
    • NEURO-SENSO-MOTRIZ programa: Motrizitate fina eta lodia lantzeko programa.
  • HARA: Barnekotasuna.

PROIEKTU BERRITZAILEAK

Ikaskuntzarako testuinguru berria: Proiektuen bidez ikasi. Ikasleak, modu motibagarri baten bidez eta

berengandik hurbil dauden gaiak erabiliz, baloreak eta jarrera egokiak ikasiko dituzte.

  

TUTORETZA

Ikasle guztiei zuzenduriko laguntza-prozesu jarraitua eta sistematikoa da; arreta berezia jartzen da prebentzioan eta ikaslearen garapen pertsonal eta sozialean. Tutorea da giltzarria.

  • Banakako tutoretza: ikasle bakoitzaren benetako egoera zein den jakitea, bakoitza bere ikas-prozesuan orientatzea eta haien gurasoekin harreman pertsonala izatea.
  • Arreta goiztiarra: honen bidez, ikasleen garapena egokia bermatu nahi da.

EKINTZA OSAGARRIAK

  • Santa Zezilia
  • Gabonetako ospakizuna
  • Gabonetan kalez kale
  • Bakearen astea
  • Inauteriak
  • Euskararen astea
  • Irteerak

ZERBITZUAK

  • Goizeko gela
  • Arratsaldeko gela, arratsaldean klaserik ez dagoen egunetan.
  • Jangela
  • Siesta gela