FORENSIC SCIENCE PROIEKTUAN ELKARLANEAN !!!

Irungo La Salleko ikasleek bihar ezagutuko dute Oiasso Museoan zein den teknika forentseen atzean dauden zientziak, #forensicscience izeneko proiektuaz. Museoan delitu baten simulazioa egingo da eta ikerlari gazteek argitu beharko dute bertan egindako arte obra baten lapurreta.