
Duela 47 urte jarri zen martxan taldea, eta hauek dira helburuak:
- Gurasoek eta seme-alabek mendiko egun batez gozatzea.
- Beste familia batzuekin elkartzea
- Naturaz gozatzea eta zaintzea
- Gure inguruko mendiak ezagutzea
- Une onak partekatu
- Ariketa fisikoa egitea
- Konpromisoaren, laguntzaren, partekatzearen, laguntasunaren, adiskidetasunaren, errespetuaren… balioak lantzea.
Azken urte hauetan mendizale kopurua hazi egin da: orain 60-80 artean egongo gara. Irteera batzuetan 100 pertsona joaten gara.
Ikasturtean zehar 15 irteera inguru egiten ditugu (hamabost egunean behin, gutxi gorabehera), eta igandeetan egiten dira.
Irteerak 3-4 ordukoak izaten dira eta batez ere goizean, 8:00etatik 9:00etara Zentroan elkartzen gara eta 14:00etan etxean. Bada egun osorako den irteeraren bat, baina gutxi dira, eta, batez ere, mendiak edo txangoak Gipuzkoan dira.
Gonbidapena LHko Lehenenog mailatik aurrera bidaltzen da, baina ez dago eragozpenik txikiagoak etortzeko. Dena den, haurrarekin, gutxienez, heldu bat etortzea eskatzen dugu (aita-ama, aiton-amona, izeba,…), familian gozatzeko.
Irteerak egiteko, gehienetan, auto partikularrak erabiltzen ditugu: ikastetxean elkartzen gara, eta ahalik eta auto gutxien eramaten ditugu; gero, zentrora itzultzen gara.
Izena emateko Santi Barrenecheari esan behar zaio, ikastetxeko tutorea eta Mendiko arduraduna, beste guraso batzuekin batera.
Irteera baino egun batzuk lehenago, Santik paper berde bat banatzen pasatzen du klasetik, eta bertan informazio guztia agertzen da: eguna, mendia, ordua… Eta paper hori eskolako sarreran ere jartzen da. Eta Santiri posta bidez esan besterik ez du.
Ez da beharrezkoa ikasturte hasieran izena ematea, baina polita litzateke hasieratik etortzea, jendea ezagutzeko eta talde polit bat egiteko. Ahhhh… eta ez da ezer ordaindu behar. Eta edozein menditara etor zaitezkete: ez da derrigorrezkoa irteera guztietara etortzea.



2025KO IBILALDIAK
OTSAILA-FEBRERO
2: Pagoeta (Aia)
16: Intxur (Alto de Bidania)
MARTXOA-MARZO
16: Ibilaldi neurtua / Marcha regulada – Errenteria
30: Beinza – Labayen (Nafarroa)
APIRILA-ABRIL
6: Lizarrusti (Sarastarri kobazuloak)
MAIATZA-MAYO
4: Pasaia – Donostia
11: La Salle Topaketa / Encuentro La Salle (Beasain)
EKAINA-JUNIO
2: Ojo de Artizulo (Oñati)