Jangela

Irungo La Sallen garrantzi handia ematen diogu bazkaltzeko uneari. Jangela, ez da bakarrik bazkaltzeko toki bat, bertan La Salle baloreak lantzen ditugu ere.

Sukaldari propioa dugu eta egunero, kalitate oneko janari egin berria bazkaltzen dute ikasleek. On egin!

      

Bi jangela ditugu:

  • Jangela txikian, 2, 3 eta 4 urtekoek bazkaltzen dute

     

  • Jangela handian, 5 urte, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek bazkaltzen dute bi txandatan.

Bazkal ondoren, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen dira eta baita ikasketa gela ere, bertan,  ikasle handienek etxeko lanak egiteko aukera dute.