Izartxo-Aisialdia

La Salle Ikastetxeetako Hezkuntza Proiektuaren barne, konpromezu eta zentzu batez, helburuak aurrera eramaten dituen  hezitzaile erreferentzi talde bat gara; aisialdiaren  bidez neska-mutilak pertsona izate eta baloreetan hezten ditugularik.

AISIALDIAREN GARRANTZIA:

Ikastetxetik ere, erantzun bat ematen diogu momentu berezi honi eta horregatik ondoko ekintza bultzatu eta luzatu nahi dizuegu: Izartxo Aisialdi proiektua.

Garrantzitsua iruditzen zaigu hezkuntza osagarri bezala, talde sentimendua bultzatuz, eta era dibertigarri batean aisialdi garaia bete eta bultzatzen duen aktibitate hau.

Gaur eguneko haur eta gazteen behar bati erantzun nahian Aisialdi talde bat proposatzen dizuegu. Ikastetxeak aurrera daraman hezkuntza proiektuan partaide eta lagungarri izanik.

•Hezkuntza osagarri bezala. Baloreak: pertsonaren garapena, talde partaidetza (elkarbanatu, errespetatu, laguntasuna…), sormena…
•Haurren beharrari erantzuteko: Eta bere aisialdian zer egiten du? Ikasketa prozesu berrien laguntzaile. Talde lana, konpromezua, egoera berriei aurre egin…
 
 
 
 
AISIALDI TALDEAREN HELBURUAK
  1. Haurren eta batez ere gazteen aisialdia era dibertigarri eta onuratsu batean antolatu eta betetzea, egiten dutenarekin disfrutatu dezaten.
  2. Haurrak eta gazteak, pertsona bezala hezitu nahi ditugu.
  3. Talde baten partaide izaten erakutsi nahi diegu ondoko kristau baloreak landuz: elkarbanatu, errespetua, laguntasuna, elkartasuna,…
  4. Haur eta Gazteen sormena landu eta bultzatu nahi dugu ekintza eta dinamika batzuen bidez: Jokoak, tailerrak, irteerak, ospakizunak, jaialdiak…
  5. Euskaraz bizi nahi dugu. Eskola esparrutik kanpo erabiliz indartu nahi dugu euskararen erabilera, taldearen elkarbizitzaren aspektu bat izanez.
  6. Gazteari bizitza opzioak aurkeztu: konpromezua gizartean