Misioa, ikuspegia, balioak

Gure La Salle eskolak bere zentzua aurkitzen du ehundaka urte dituzten oinarri eta ohituretan erroturik, unibertsalak diren balioetatik lan eginez eta biziz, baita Hezkuntza Elkarte osoarentzat ezagutza, esperientzia eta hazkuntzarako bide izanik ere.

Bide horretan, gure eskolaren oinarrizko bokazioak eta giza taldearen eguneroko bultzadak pertsona oro den moduan onartzea bilatzen du pertsonek beren gaitasunak osotasunez lortu ahal izateko, modu integralean garatu eta zoriontasunerako trebatu ahal izateko.

GAREN horretatik abiatzen gara, IZAN nahi dugun hura proiektatzeko.