Honetarako, alderdi ezberdinetan jartzen ditugu gure indarrak. Ikaslea ardatz izanik, etapa amaitzean lortu nahi ditugun helburuak honakoak ditugu:
Formakuntza, adimen eta giza heldutasuna eta ezagutzak ematea, erantzukizunez eta gaitasunez bizitzan garatzeko eta aurrera eramateko.
Ikasle autonomoak lortu nahi ditugu, planifikatzeko gaitasunarekin, esfortzurako eta lan pertsonalerako prestatuak.
Ikaslea, modu kooperatiboan bere ikasketa prozesuko protagonista izatea lortu nahi dugu.
Gure ikasleak, etorkizunari aurre egiteko gai izatea, pertsona jakitunak, kritikoak, konprometituak eta arduratsuak izatea nahi dugu.
Gaur egungo erronkei aurre egiten lagunduko dien Ikaskuntza Testuinguru Berrian oinarritzen gara.