ANIZTASUNAREN TRATAERA
- Pedagogia Terapeutikoko gela (PT)
Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei bideratua, bai gaitasun handikoentzat, baita indartzek behar dituztenentzat ere.
Eskolak psikologo bat dauka; pautak, aholku eta laguntza behar duten ikasle, irakasle eta familiei emateko. Modu honetan ikaslearen garapen zuzenean laguntzen dugu.
TUTORETZA
Ikasle guztiei zuzenduriko laguntza-prozesu jarraitua eta sistematikoa da; arreta berezia jartzen da prebentzioan eta ikaslearen garapen pertsonal eta sozialean. Tutorea da giltzarria.
Helburuak hauek dira:
- Banakako tutoretza: ikasle bakoitzaren benetako egoera zein den jakitea, bakoitza bere ikas-prozesuan orientatzea eta haien gurasoekin harreman pertsonala izatea. Arreta goiztiarran oinarrituta dago.
- Taldeko tutoretza: gelan Tutoretza plana gauzatzea, ikasgelako talde kohesioa lortzea.