Haur Hezkuntza

HAUR HEZKUNTZA

Etapa honek 2 urtetik 6 urtera bitarteko garaia osatzen du. Bi ziklok osatzen dute:

  • 1. zikloa: 2 urteko gelak
  • 2. zikloa: 3, 4 eta 5 urteko gelak

Ikasle bakoitza izaki globala da eta bere garapenaren esparru guztiak interesatzen zaizkigu: nortasuna, harreman sozialak eta arloekin lotutako ikasketak,  oinarrizko gaitasunak garatu ditzaten.

Gure helmuga haurraren garapen harmoniko eta globala sustatzea da. Horretarako ezinbestekoa da familiekin harreman estua sustatzea.

Irungo La Sallek D ereduan eskaintzen du bere heziketa.

Gure metodologia ekintza-guneak diren “txoko” sisteman oinarritzen da. Haur bakoitzaren erritmoa jarraitzen eta errespetatzen saiatzen gara.

GAITASUNETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA

Gure hezkuntza proiektuaren ardatza ikaslea da, eta bere eskolatzean zehar oinarrizko gaitasunak lortzen lagunduko diogu, bai zeharkakoak, baita espezifikoak ere.

Zeharkako gaitasunak:

  • Komunikazio gaitasuna eta gaitasun digitala.
  • Ikasten ikasteko gaitasuna: pentsatzen eta ikasten jakitea.
  • Gizarterako gaitasuna: elkarrekin bizitzen jakitea.
  • Norberaren autonomiarako gaitasuna: norbera izaten jakitea.
  • Pertsona izaten ikastea

Gaitasun espezifikoak:

  • Komunikazio, hizkuntza eta literatura gaitasuna.
  • Matematikarako gaitasuna.
  • Zientzietarako gaitasuna.
  • Teknologiarako gaitasuna.
  • Giza zientzietarako gaitasuna.
  • Arterako gaitasuna.
  • Gaitasun motriza.

    

LA SALLE PROIEKTUAK

  • ULISES: gaitasun kognitiboak eta motrizak garatzen ditu.
    • ULISES RN: Neurona sareak estimulatzen ditu.
    • OPTIMIS: Gaitasunen garapena lantzen du.
    • MAPPING: Mapa kontzeptualen bidez laburpenak egiteko gaitasuna lantzen du.
    • SENSOR: Entzumen eta ikusmena estimulatzeko programa.
    • NEURO-SENSO-MOTRIZ programa: Motrizitate fina eta lodia lantzeko programa.
    • SORMEN-KREA: erantzun eta irtenbide sortzaileak bilatzen dituen programa.
  • HARA: Barnekotasuna.

 

 

PROIEKTU BERRITZAILEAK

Ikasketa kooperatiboa: kooperatiboan ikasteko teknikak.

Ingelesa: 4 urtetik aurrera, ulermena eta hitz egiteko gaitasuna indartzeko metodologia.

Ikaskuntzarako testuinguru berria: Ikasleak, modu motibagarri baten bidez eta berengandik hurbil dauden gaiak erabiliz, baloreak eta jarrera egokiak ikasiko dituzte.

 

ANIZTASUNAREN TRATAERA

  • Pedagogia Terapeutikoko gela (PT)

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei bideratua, bai gaitasun handikoentzat, baita indartzek behar dituztenentzat ere.

  • Orientadorea

Eskolak psikologo bat dauka; pautak, aholku eta laguntza behar duten ikasle, irakasle eta familiei emateko. Modu honetan ikaslearen garapen zuzenean laguntzen dugu.

TUTORETZA

Ikasle guztiei zuzenduriko laguntza-prozesu jarraitua eta sistematikoa da; arreta berezia jartzen da prebentzioan eta ikaslearen garapen pertsonal eta sozialean. Tutorea da giltzarria.

Helburuak hauek dira:

  • Banakako tutoretza: ikasle bakoitzaren benetako egoera zein den jakitea, bakoitza bere ikas-prozesuan orientatzea eta haien gurasoekin harreman pertsonala izatea. Arreta goiztiarran oinarrituta dago.
  • Taldeko tutoretza: gelan Tutoretza plana gauzatzea, ikasgelako talde kohesioa lortzea.

EKINTZA OSAGARRIAK

  • Santa Zezilia
  • Gabonetako ospakizuna
  • Gabonetan kalez kale
  • Bakearen astea
  • Santa Ageda
  • Inauteriak
  • Euskararen astea
  • Irteerak eta egonaldiak

 

ZERBITZUA

  • Goizeko gela                                                    
  • Arratsaldeko gela
  • Jangela eta jangela ondorengo arreta
  • Udaleku irekiak ingelesez
  • Eskolaz kanpoko jarduerak
  • Psikomotrizitate gela
  • Bideo gela
  • Jolastoki propioa