Ingurumen-inpaktuarekin konprometituak
Irungo La Sallen sortzen dugun karbono-aztarna murrizteko hainbat jarduera jarri dugu martxan, eta, besteak beste, iturri berriztagarrietatik sortutako energia kontratatzea erabaki dugu, Next Generation funtsetatik edo Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik lortutako laguntzari esker.
OZASANen eskutik, ikastetxeko teilatuan eguzki-panelak jarri ditugu, elektrizitatea sortu eta kontsumo propioan erabiltzeko. Sare elektrikoaren alternatiba gisa eguzki-teknologia fotovoltaikoarekin bat eginez, Irungo La Sallen apustu sendoa egiten dugu sortutako energiaren beraren kudeaketa eraginkorraren alde, bai inbertsio ekonomiko gisa, baita gure ingurumen-inpaktua murrizteko bitarteko gisa ere.
Autokontsumorako 142,42 kWpeko instalazio fotovoltaiko bat egin dugu, 455 Wp-ko 324 moduluz osatua. Instalatutako eguzki-moduluek eguzki-argia erabiltzen dute energia elektrikoa sortzeko, inolako motorrik gabe eta inolako hondakin edo zaratarik eragin gabe; ezaugarri horiek guztiz bat datoz gure karbono-aztarna murrizteko helburuarekin, ikastetxearentzat eta ingurukoentzat eragozpenik sortu gabe.
Baina, zer gertatzen da sortutako elektrizitatearekin? Panelek eguzki-izpietatik metatzen duten energia guztia bihurgailu batera doa, eta horrela gure egunerokoan erabili dezakegu. Gainera, eta hori benetan interesgarria da, monitorizazio-sistemak instalazioaren funtzionamenduaren eta sortutako energiaren kudeaketa eraginkorraren urrutiko jarraipena egitea ahalbidetuko digu.