LEHEN HEZKUNTZA
Oinarrizko Hezkuntzan, 6 urtetik 12 urtera bitarteko garaia osatzen du Lehen Hezkuntzak.
Bi ziklotan banatzen da:
- 1. zikloa: 1. 2. eta 3. mailak
- 2. zikloa: 4. 5. eta 6. mailak
Gure helburua ikaslearen heziketa integrala da. Bere garapenaren esparru kezkatzen gaituzte; bere izaera pertsonala zein gizartearekiko duen harremana. Lehen hezkuntzan lanerako lehenengo ohiturak bereganatzeaz gain ikasketen oinarriak ere ezartzen ditu. Era berean, ikaskideekin eta ingurukoekin harremanetan jartzen ikasi behar du.
Helburu horiek betetzeko gertutasunean oinarritutako harremana eskaintzen diogu: komunikazioa indartzeko, parte hartzea bultzatzeko, pixkanaka erantzukizun txikiak hartzeko gai izan dadin. Modu honetan, heldutasunerako bideak irekitzen joateko behar dituen konpetentziak emanez.
GAITASUNETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA
Gure hezkuntza proiektuaren ardatza ikaslea da, eta bere eskolatzean zehar oinarrizko gaitasunak lortzen lagunduko diogu, bai zeharkakoak, baita espezifikoak ere.
Zeharkako gaitasunak:
- Norberaren ekimenerako gaitasuna: ekimenez jokatzen jakitea.
- Ikasten ikasteko gaitasuna: pentsatzen eta ikasten jakitea.
- Gizarterako gaitasuna: elkarrekin bizitzen jakitea.
- Norberaren autonomiarako gaitasuna: norbera izaten jakitea.
- Komunikazio gaitasuna eta gaitasun digitala: komunikatzen jakitea.
Gaitasun espezifikoak:
- Komunikazio, hizkuntza eta literatura gaitasuna.
- Matematikarako gaitasuna.
- Zientzia eta gizarterako gaitasuna.
- Teknologiarako gaitasuna.
- Arterako gaitasuna.
- Gaitasun motriza.
Irungo La Sallek D ereduan eskaintzen du bere heziketa.
LA SALLE PROIEKTUAK
- ULISES: gaitasun kognitiboak eta motrizak garatzen ditu.
- SORMEN-KREA: erantzun eta irtenbide sortzaileak bilatzen dituen programa.
- IRATI: Informazioa sintetizatzeko tresnak eta estrategiak erabiltzen ditu: mapping, infografiak eta organigramak.
- ULISES RN: Neurona sareak estimulatzen ditu.
- HARA: Barnekotasuna.
PROIEKTU BERRITZALEAK
- Ikasketa kooperatiboa: kooperatiboan ikasteko teknikak.
- Irakurketa eraginkorra: irakurketaren ulermena eta arintasuna lortu nahi duen programa
- Bikoteka irakurtzen eta idazten: idazketa eta irakurketa indartzeko teknikak.
- Teknologia berriak: informatika, internet, metodologia digitalak.
- Ikaskuntzarako testuinguru berria: Ikasleak, modu motibagarri baten bidez eta berengandik hurbil dauden gaiak erabiliz, edukiak, baloreak eta jarrera egokiak ikasiko dituzte.
EKINTZA OSAGARRIAK
Santa Zezilia Gabonetako ospakizuna Gabonetan kalez kale
Bakearen astea Santa Agueda
Inauteriak
Euskararen astea
Irteerak eta egonaldiak
ANIZTASUNAREN TRATAERA
- Pedagogia Terapeutikoko gela (PT) Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei bideratua, bai gaitasun handikoentzat, baita indartzeak behar dituztenentzat ere.
- Indartze saioak, gela barruan edota kanpoan. Zailtasunak dauzkatenei zuzenduta. Gelako arloak lantzen dira modu pertsonalizatu batean.
- Orientadorea Psikologoak, pautak, aholku eta laguntza behar duten ikasle, irakasle eta familiak atenditzen ditu. Modu honetan ikaslearen garapen zuzenean laguntzen dugu.
TUTORETZA
Ikasle guztiei zuzenduriko laguntza-prozesu jarraitua eta sistematikoa da; arreta berezia jartzen da prebentzioan eta ikaslearen garapen pertsonal eta sozialean. Tutorea da giltzarria.
Helburuak hauek dira:
- Banakako tutoretza: ikasle bakoitzaren benetako egoera zein den jakitea, bakoitza bere ikas-prozesuan orientatzea eta haien gurasoekin harreman pertsonala izatea.
- Taldeko tutoretza: gelan tutoretza plana gauzatzea, ikasgelako talde kohesioa lortzea.
ZERBITZUAK
- Jangela
- Goizeko gela
- Arratsaldeko gela
- Informatika gela
- Arte Hezkuntzako gela
- Soinketa gela
- Liburutegia
- Eskolaz kanpoko ekintzak