Back

STARTINNOVAn IRABAZLE

Joel Ruiz, Unai Muñoz, Ekain Arranz eta Aitor Samora ikasleek osatutako taldeak lehen postua lortu zuen Startinnova lehiaketan, BUNKER negozio-ideiari esker.
BUNKERen Irunerako aisialdi proposamen bat eskaintzen dute, non pertsona guztiek parte hartzen duten, musikaz eta dantzaz gozatu ahal izateko zerbitzu eta espazio bereizien eskaintza zabala baitute. Segurtasuna da BUNKERek zaintzen duen funtsezko alderdietako bat, ingurunearekin eta bizilagunekin lankidetzan aritzeaz gain.