Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH) hezkuntza-sistemaren barruan kokatzen den prestakuntza-maila da, batez ere ikasleek lan-mundurako oinarrizko gaitasunak eskuratzeko sortua.
OLHren helburu nagusia da ikasleei prestakuntza praktikoa eskaintzea, lanbide jakin batean lehen urratsak emateko. Horrez gain, oinarrizko konpetentziak lantzen dira, hala nola komunikazioa, matematika aplikatua eta gizarte-trebetasunak, eguneroko bizitzarako eta lanerako ezinbestekoak direnak.
Ikasketa hauek bi urteko iraupena dute, eta arlo teorikoak eta praktikoak uztartzen dituzte. OLH amaitzean, ikasleek titulazio ofizial bat lortzen dute, eta horrek aukera ematen die lan-merkatuan sartzeko edo Lanbide Heziketako erdi-mailako zikloetara pasatzeko.
GURE IKASTETXEAN:
- Lanbide heziketan ibilbide zabaleko ikastetxea.
- Gure inguruko enpresetan praktikak
- Atzerrian praktikak. ERASMUS +
- Sormena eta ekintzailetza garatzeko programa bereziak (SORMEN CREA eta IKASENPRESA)
