ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK

ZIKLOAREN EZAUGARRIAK:  GOI MAILA

2 KURTSO      Iraupena: 1640 ordu ikastetxean / 360 ordu enpresan

Ordutegia: goizez

Modalitatea: aurrez aurre / DUALa

SARTZEKO BALDINTZAK: Batxilergo titulua, erdi mailako titulua edo goi mailako titulua

ZERTAN LAN EGIN AHALKO DUZU?

 

Administrazio kudeaketa lanak; merkataritza-, kontabilitate-, fiskalitate- eta lan-arloan enpresa handi eta/edo ETEtan:

Enpresa pribatuan: kontabilitate departamentuan, giza baliabideen arloan, bezeroarentzako arreta-zerbitzua…

Administrazio publikoan (oposaketak): Osakidetzan, Udaletxean, Eusko Jaurlaritzan,…

Banku, aseguru eta finantza erakundeetan

 

 

ZER EGITEKO GAI IZANGO ZARA?

Enpresen beharretan oinarritutako erronken bidez lan egingo duzu.

Ikasleek enpresa handi, ertain eta txikien (ETE) kudeaketarekin lotutako azken teknologiak erabiliko dituzu hurrengo arloetan:

Kudeaketa fiskala, kontabilitatekoa eta ikuskaritzakoa

Giza baliabideen kudeaketa

Finantza-kudeaketa

Laguntza dokumentala eta kudeaketa bulegoetan

Horretaz gain, enpresek garrantzia ematen dieten zeharkako konpetentziak ere garatzen dira; besteak beste, talde-lana, autonomia, ekintzailetza eta kreatibitatea.

NOLA IKASIKO DUZU?

ETHAZI ikasketa modeloa jarraitzen dugu:

Erronka errealekin lan eginez.

Talde lanean modu kolaboratibo batean.

Zure etorkizun profesionalean aurkituko duzun errealitatea simulatuz, bulego simulatua eta “Empresaula” plataformaren bidez.

Zu izango zara protagonista.

Eginaz ikasi, modu autonomo batean eta irakaslegoaren laguntzarekin.

 

OINARRIZKO IKASKETAK:

Lehen mailako moduluak Bigarren mailako moduluak
Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa.

Bulegotika eta informazioaren prozesua.

Merkataritza-jardueraren prozesu integrala.

Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta.

Ingelesa.

Giza baliabideen kudeaketa.  

Laneko prestakuntza eta orientabidea.

Kontabilitatea eta fiskalitatea.

Finantza-kudeaketa.

Logistikako eta merkataritzako kudeaketa.

Enpresa-simulazioa.

Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa

Administrazio- eta finantza-proiektua.

Lantokiko prestakuntza.