Back

ZIKLOAREN EZAUGARRIAK:  GOI MAILA

Iraupena: 2 KURTSO 1592 ordu ikastetxean / 608 ordu enpresan

Ordutegia: Goizez

Modalitatea: Aurrez aurre / DUALa

SARTZEKO BALDINTZAK: Batxilergo titulua, erdi mailako titulua edo goi mailako titulua

 

ZERTAN LAN EGIN AHALKO DUZU?

  • Instalazio eta sistema automatikoen muntaia, martxan jartzea eta mantentze teknikaria
  • Kontroladore eta robot industrialen programazio teknikaria.
  • Kontrol, neurketa eta erregulazio prozesuen eta komunikazio industrial sareen, proiektuen garapen teknikaria.
  • Kontrol sistema eta zirkuitoen diseinu elektrikoa.
  • Mantentze eta sistema automatizazio industrialen kontroleko lan taldeen kudeatzailea.

 

 

 

ZER EGITEKO GAI IZANGO ZARA?

  • Automatizazio industrialean pil pilean dauden azken  teknologiak landuko dituzu: robotika, pneumatika, automata programagarriak, industri komunikazioak, dokumentazio teknikoa, industri informatika, elektronika e.a.
  • Horretaz gain, gure inguruko enpresek garrantzia ematen dioten zeharkako konpetentziak, talde lana, autonomia, ekintzailetza, sormena e.a. garatuko dituzu.

 

NOLA IKASIKO DUZU?

  • ETHAZI / ITB  ikasketa modeloak jarraitzen ditugu:
  • Erronka errealekin lan eginez.
  • Talde lanean modu kolaboratibo batean.
  • Zure etorkizun profesionalean aurkituko duzun errealitatea simulatuz.
  • Zu izango zara protagonista.
  • Eginaz ikasi, modu autonomo batean eta irakaslegoaren laguntzarekin.

 

OINARRIZKO IKASKETAK:

Lehen mailako moduluak Bigarren mailako moduluak

Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I

Sistema elektriko, neumatiko eta hidraulikoak

Sistema sekuentzial programagarriak

Neurketa eta erregulazio sistemak

Potentzia sistemak

Industria informatika

Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa

Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna

Sistema programagarri aurreratuak

Industria robotika

Industria komunikazioak

Industri automatizazio sistemen integrazioa

Ingeles profesionala

Dokumentazio teknikoa

Proiektu intermodularra

Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II

Hautazko modulua