ENPRESEKIN ELKARLANEAN : PLACISA

FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOA PROGRAMATZEKO GOI-MAILAKO 2. Mailako erronka

Orain hilabete batzuk, PLACISAk Irungo La Salleri makinaren dohaintza egin ondoren, lanbide heziketako mekanikako tailerrean kokatu zen. Ikasleei botatako erronka makina eskolan martxan jartzea eta zeinbait egokitzapen egitea izan da. Besteak beste, makina ordenagailu batekin konektatzea, errefrigerazioaren instalakuntza, orgen babesak konpontzea, eusteko utilak eta erreminten biltegiaren kokapena.

Lan hau burutu den momentu honetan, ZORIONAK ikasle – irakasle taldeari. Bereziki ESKERRAK eman nahi dizkiogu PLACISAri materialarengatik eta ikasleei eman dien aukera inportante honengatik. Beti ere material industrialak eta bereziki enpresetako errealitateak ezagutzea lanbide heziketako ikaskuntzan oso garrantzitsuak bait dira.