#300 ospatzeko web orrialdea berria izango dugu

#300 LA SALLE

La Salle erakundeak, datozen 365 egunetan, La Salleko san Joan Bautista bere Fundatzailearen heriotzaren Hirugarren Mendeurrena ospatuko du. Data hau pozik gogoratu nahi da eta horretarako ekitaldi eta jarduera ezberdinak egingo dira hezkuntza zentroetan eta salletar Elkarteetan datozen hilabeteetan zehar.

Ekitaldiei hasiera emateko, azaro honen 21ean, La Salle zentroek oroitzapenezko olana bat jarri dugu gure  instalazioetan; Hirugarren Mendeurrena dela-eta gogoratu nahi da, ez bakarrik La Salleko san Joan Bautistaren figura, baita salletar karisma eta identitatea ere, eta hiru mende hauetan zehar Kristau Eskoletako Anaien misioarekin bat egin duten guztiak, “elkarrekin” misio hau hazarazteko, garaietako eta tokietako zailtasunak eta eragozpenak gaindituz.

Hirugarren Mendeurreneko programaren beste data garrantzitsuak honako hauek izango dira: 2019ko apirilaren 7a, gogoratuz La Salleko san Joan Bautista Rouen-en hil zen eguna; hil bereko 30a, fundatzailea Reims-en jaio zen eguna; eta maiatzaren 15a, La Salleko san Joan Bautista hezitzaileen zaindari unibertsala Pio XII.ak izendatu zuen eguna.

La Salle erakundearen misioak errealitateari begiratzea eskatzen du, hunkitzen utziz eta, munduko edozein lekutan, hezkuntzaren bitartez premia handiena dutenei soluziobide onena ematen ahalegintzea, gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzen saiatuz, errealitate multikultur ezberdinetara egokituz, betiere abiapuntu izanik erantzukizuna, sormena, justizia, bizikidetza, barnetasuna eta transzendentzia.