Jangela

Irungo La Sallen garrantzi handia ematen diogu bazkaltzeko uneari. Jangela, ez da bakarrik bazkaltzeko toki bat. Bertan ere La Salle baloreak lantzen ditugu.

Sukaldari propioa dugu eta egunero, kalitate oneko janari egin berria bazkaltzen dute ikasleek. On egin!

MENUAK

Menuak kontsultatzeko, bi aukera:

1.- Esteka honetatik hilabete hontako menuak

2.- Ausolan web orritik sar zaitezke (https://menuak.ausolan.com /) eta ZENTROAREN IZENA jartzen duen tokian, zuen ZENTROAREN IZENA jarri beharko duzue, hortik  menuak eta dieta bereziak kontsultatu ahal izango dituzue.

Bost jangela ditugu:

  • Bi urteko haurrek beraien solairuan bazkaltzen dute, siesta gelatik gertu, bazkal ondorengo atsedena hartzeko
  • 3,4 eta 5 urtekoek beren jangela dute:
  • Lehen Hezkuntzako ikasleek beste hiru jangela erabiltzen dituzte, adina eta kopuruaren arabera
  • Bigarren Hezkuntzako ikasleek jangela handia txandaka erabiltzen dute

Bazkal ondoren eskolaz kanpoko jarduerak eskeintzen dira.

DBHn egunero ikasgela irekitzen da, birpasa eta etxekolanak egiteko. Bideo gelan entretenitzeko seriek ikusteko aukera daukate.