Lehen Hezkuntza

Oinarrizko Hezkuntzan, 6 urtetik 12 urtera bitarteko garaia osatzen du Lehen Hezkuntzak.

  • 1. zikloa: 1. eta 2. mailak
  • 2. zikloa: 3. eta 4. mailak
  • 3. zikloa: 5. eta 6. mailak

Gure ikastetxean IKASKUNTZA TESTUINGURU BERRIA garatzen ari gara, ITB, 2 urtetatik gora, maila guztietan, metodologia berri bat La Salleko ikastetxe guztietan.

 

ITB LA SALLE BERRIKUNTZAri buruzko informazio gehiago izateko SAKATU HEMEN

Gure helburua ikaslearen heziketa integrala da. Bere garapenaren esparru kezkatzen gaituzte; bere izaera pertsonala zein gizartearekiko duen harremana. Lehen hezkuntzan lanerako lehenengo ohiturak bereganatzeaz gain ikasketen oinarriak ere ezartzen ditu.

Helburu horiek betetzeko gertutasunean oinarritutako harremana eskaintzen diogu: komunikazioa indartzeko, parte hartzea bultzatzeko, pixkanaka erantzukizun txikiak hartzeko gai izan dadin. Modu honetan, heldutasunerako bideak irekitzen joateko behar dituen konpetentziak emanez.

GAITASUNETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA

Gure hezkuntza proiektuaren ardatza ikaslea da, eta bere eskolatzean zehar oinarrizko gaitasunak lortzen lagunduko diogu, bai zeharkakoak, baita espezifikoak ere.

Zeharkako gaitasunak:

  • Norberaren ekimenerako gaitasuna: ekimenez jokatzen jakitea.
  • Ikasten ikasteko gaitasuna: pentsatzen eta ikasten jakitea.                    
  • Gizarterako gaitasuna: elkarrekin bizitzen jakitea.
  • Norberaren autonomiarako gaitasuna: norbera izaten jakitea.
  • Komunikazio gaitasuna eta gaitasun digitala: komunikatzen jakitea.

Gaitasun espezifikoak:

  • Komunikazio, hizkuntza eta literatura gaitasuna.
  • Matematikarako gaitasuna.
  • Zientzia eta gizarterako gaitasuna.
  • Teknologiarako gaitasuna.
  • Arterako gaitasuna.
  • Gaitasun motriza.
  • Traszendentzia

Irungo La Sallek D ereduan eskaintzen du bere heziketa.

ANIZTASUNAREN TRATAERA

  • Pedagogia Terapeutikoko gela (PT) Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei bideratua, bai gaitasun handikoentzat, baita indartzeak behar dituztenentzat ere.
  • Indartze saioak, gela barruan edota kanpoan. Zailtasunak dauzkatenei zuzenduta. Gelako arloak lantzen dira modu pertsonalizatu batean.
  • Orientadorea Psikologoak, pautak, aholku eta laguntza behar duten ikasle, irakasle eta familiak atenditzen ditu. Modu honetan ikaslearen garapen zuzenean laguntzen dugu.

 

 PROIEKTUAK

 

HARRERA ETA ITXIERA

EKINTZA OSAGARRIAK

Santa Agueda

        

Inauteriak

   

Euskararen astea

     

Irteerak eta egonaldiak

      

ZERBITZUAK

  • Jangela
  • Goizeko gela
  • Arratsaldeko gela
  • Informatika gela
  • Arte Hezkuntzako gela
  • Soinketa gela
  • Liburutegia
  • Eskolaz kanpoko ekintzak