Back

ZIKLOAREN EZAUGARRIAK: ERDI MAILA

Iraupena: 2 KURTSO: 2200 ORDU  1592 ordu ikastetxean / 608 ordu enpresan

Ordutegia: Goizez

Modalitatea: Aurrez aurre / DUALa

SARTZEKO BALDINTZAK: DBHko titulua, Oinarr

izko Lanbide Heziketa titulua.

ZERTAN LAN EGIN AHALKO DUZU?

  • Makina-erreminten teknikaria: tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.
  • Teknikari doitzailea eta montatzailea trokelginzan, matrizegintzan, moldeen fabrikazioan, etab.
  • Urradura eta elektrohigadura makinen teknikaria.
  • Zenbaki Kontrol Bidezko makina-erreminten teknikaria.
  • Ebaketa eta konformazio makinen teknikaria.

ZER EGITEKO GAI IZANGO ZARA?

  • Pieza eta multzo mekanikoak fabrikatu eta planoak interpretatu, mekanizazio prozesuak definituz eta exekutatuz txirbil-harroketa bidez, konformazio bidez eta fabrikazio prozesu berezien bidez.
  • Fabrikatutako piezak egiaztatu, kalitate, segurtasun eta ingurumen-babeserako eskakizunak betez.
  • Fabrikazio mekanikoarekin lotutako teknologia, eragiketa eta makina ezberdinak erabiliko dituzu.
  • Txirbil-harroketa bidezko makina kobentzionalak, Zenbakizko Kontrol Bidezkoak (CNC), urradura makinak, elektrohigadura bidezkoak, ebaketa eta konformazio bidezko makinak eta sistema automatizatu pneumatiko eta hidraulikoak maneiatuko dituzu.
  • Honetaz gain, gure inguruko enpresek garrantzia ematen dioten zeharkako konpetentziak ere garatuko dituzu, hala nola, talde lana, autonomia, ekintzailetza edo sormena.

NOLA IKASIKO DUZU?

  • Ikasketa modelo aktiboa jarraitzen dugu, ariketa praktikoetan oinarrituta nagusiki. (ETHAZI-ITB)
  • Eginaz ikasi, modu autonomo batean eta irakaslegoaren laguntzarekin.
  • Enpresen benetako beharretan oinarritutako ariketa eta kasuen bidez lan egingo duzu, zure etorkizun profesionalean aurkituko duzun errealitatea simulatuz.
  • Indibidualki eta klasekideekin batera garatutako ariketa kolaboratiboen bitartez egingo duzu lan.
  • Zu izango zara zure ikasketa prozesuaren protagonista.

GAINERA…

Zeharkako hainbat gaitasun garatuko dituzu, hala nola talde lana, autonomia, ekintzailetza eta sormena, gure inguruko enpresek hainbeste baloratzen dituztenak.

OINARRIZKO IKASKETAK:

1go mailako moduluak2. mailako moduluak
Mekanizazio-prozesuak Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioaUrraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala IEnplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II
Metrologia eta saiakuntzak Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa
Interpretazio grafikoa Sistema automatizatuak
Ingeles profesionalaProdukzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna

                                                                                                                                                                                                                  Hautazko moduloa