PASTORALTZA

Irungo La Sallen pertsona bere dimentsio guztietan hezteko apustua egin dugu. Ikaslegoaren garapen intelektuala garrantzitsua da gurean baina, aldi berean, bere garapen afektiboa, emozionala eta espirituala ere axola zaizkigu. Dimentsio hauek lehenesten ditugu eskolako Pastoraltzan.

Hona hemen egunerokoan erabiltzen ditugun momentu eta baliabide batzuk:

  1. Goizeko gogoetak: eguna gogoeta ala otoitzekin hasten dugu buru eta bihotza harmonian jartzeko.
  2. Kanpaina bereziak: Bokazio astea, Justizia eta Bakearen astea, Elkartasun astea eta La Salle astea.
  3. Garai liturgikoak: Abendualdia eta Gabonak,  Garizuma eta Aste Santua, Pazkoa, San Juan Bautista Sallekoa… material propioa sortzen eta lantzen dugu.
  4. Testigantza esanguratsuak: Giza Eskubideak, aniztasuna, generoa, zaurgarrien zaintza, etab. lantzen ditugu baita lanbide anitzetako pertsonen motibazioa ere, gonbidatu zuzenen bidez.
  5. Aisialdia, bizikidetzak, udalekuak.