Ziurtagiriak eta programak

AENOR Ziurtagiriak
AENORen kalitate-ziurtagiriak zerbitzua edo produktua hobetzea erabakitzen duten
enpresetan ezartzen dira, eta barne- eta kanpo-ikuskapenak eskatzen dituzte, eskatutakoa
betetzen dutela ziurtatzeko.
Irungo La Sallek hiru kalitate-ziurtagiri ditu:
● ISO 9001 ezarrita dago bezeroarekiko zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
● ISO 14001 ezarrita dago eskolako ekintzen eta jardueren barruan ingurumenari
laguntzeko.
● ISO 18001 ezarrita dago eskolako lan-arriskuak murrizteko.

Zilarrezko Q Euskadi Ziurtagiria
Zilarrezko Q ziurtagiria Eusko Jaurlaritzak ematen du eta ikastetxe bateko
hezkuntza-kudeaketaren kalitatea bermatzen duen ziurtagiria da. 

Finalista Quality Innovation Award-ean
Quality Innovation Award (QIA) 2007an sortu zuen Excellence Finland-ek, produktu-,
prozesu- edo antolaketa-berrikuntzen sorrera eta garapena sustatzeko.
Irungo La Salle finalista izan zen hezkuntza berrikuntzaren kategorian.

PROYDE PROEGA
La Salleko ikastetxe guztiek Proyect-Proega fundazioarekin parte hartzen dute, gizarte
laguntzarako eta boluntarioen sustapenerako.
link