Historia

Kristauen Eskoletako Anaiek zuzentzen dute Irungo La Salle zentroa, eta haren helburu soziala da inguruko (Oarso-Bidasoa) gazteei eta helduei heziketa integrala eskaintzea, pedagogia lasaliarrean inspiratuta eta oinarrituta. Zentroak gaur egun duen konfigurazioa 50 urteko historia oparoaren emaitza da. Era berean, Irungo La Salleko Lanbide Eskola, La Salle Enea eta La Salle San Martzial zentroen eboluzioaren eta ondoz ondoko eraldaketen ondorioa da.

1954an, La Salleko Anaiek eskola bat (La Escuelita) sortu zuten Martindozeneako lursailetan. Han, Irungo umeak hez

ten ziren, eta, aldi berean, Anaia gazteek, trebatzen ari baitziren eta oso hurbil bizi ere bai, hezkuntzako praktikak egiten zituzten beren hezitzaileen begiradapean eta aholku burutsuen baitan. Handik gutxira, 1956an, La Salleko Anaiek ulertu zuten obra hura osatzeko eskola bat behar zela Irungo familia apalenen seme-alabak lanbidean sartzen prestatzeko. Asmo horrekin hasi zen Lanbide Heziketa. 1964rako, Ikastetxeak lanbide zikloa osaturik zeukan: Aurreikasketa, Ofizialtza eta Industri Maisutza.

1974tik 1976ra, batxilergoa La Salle San Martzialen ematetik Lanbide Eskolan ematera aldatzen da.

1979-80 ikasturtean, batxilergoa irakasten (BBB) hasi ginen La Salle Enean; 1985-86 ikasturtean, IEE ezartzen da, eta 1992an bateratu genituen La Salle Eneako eta Lanbide Eskolako sailak, eta horrela eman zitzaion hasiera IRUNGO LA SALLEKO egungo egiturari.

1996-97 ikasturtean, erabaki genuen La Salle San Martzial Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroa izango zela eta DBH Irungo La Sallen emango zela. Horrekin batera, Lanbide Heziketako zentroa eskakizun berrietara egokitu zen eta Lanbide Heziketako II eta III Moduluak ezarri.

1996-97 ikasturtetik aurrera, LOGSE ezarriz doa alderdi guztietan: Batxilergoan eta Erdi-mailako eta Goi-mailako Heziketa Zikloetan.

Nabarmendu beharreko datua iruditzen zaigu Eskolak 1987tik katalogo zabala eskaintzen duela Trebakuntza Ez-Arautuko ikasturteena. Badira ikastaroak inguruko langile eta enpresentzako (Etengabeko Trebakuntza) eta langabetuentzako (Okupazio Trebakuntza).

2005-06 ikasturtean, La Salle San Martzialek (Leheh Hezkuntza) bat egin du Irungo La Salleko egungo egiturarekin. Horretarako, eraikin berri bat eraiki da 500 ikasle berriri erantzuteko adina gela eta zerbitzu dituelarik

Denbora honetan guztian, milaka ikasle igaro dira gure geletatik. La Salleren hoberena eraman dute beraiekin: adiskidetasuna, balioen eskema sendoa, anaitasunaren estiloa eta lanerako grina. La Sallek ere gazte horien onena bereganatu du: alaitasuna, ilusioak, espiritu ekintzailea.