Back

 

ZERTAN LAN EGIN AHALKO DUZU?

Makina-erreminten teknikaria: tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.

Teknikari doitzailea eta montatzailea trokelginzan, matrizegintzan, moldeen fabrikazioan, etab.

Urradura eta elektrohigadura makinen teknikaria.

Zenbaki Kontrol Bidezko makina-erreminten teknikaria.

Ebaketa eta konformazio makinen teknikaria.

 

 

 

ZER EGITEKO GAI IZANGO ZARA?

Pieza eta multzo mekanikoak fabrikatu eta planoak interpretatu, mekanizazio prozesuak definituz eta exekutatuz txirbil-harroketa bidez, konformazio bidez eta fabrikazio prozesu berezien bidez.

Fabrikatutako piezak egiaztatu, kalitate, segurtasun eta ingurumen-babeserako eskakizunak betez.

Fabrikazio mekanikoarekin lotutako teknologia, eragiketa eta makina ezberdinak erabiliko dituzu.

Txirbil-harroketa bidezko makina kobentzionalak, Zenbakizko Kontrol Bidezkoak (CNC), urradura makinak, elektrohigadura bidezkoak, ebaketa eta konformazio bidezko makinak eta sistema automatizatu pneumatiko eta hidraulikoak maneiatuko dituzu.

Honetaz gain, gure inguruko enpresek garrantzia ematen dioten zeharkako konpetentziak ere garatuko dituzu, hala nola, talde lana, autonomia, ekintzailetza edo sormena.

 

 

NOLA IKASIKO DUZU?

Ikasketa modelo aktiboa jarraitzen dugu, ariketa praktikoetan oinarrituta nagusiki.

Eginaz ikasi, modu autonomo batean eta irakaslegoaren laguntzarekin.

Enpresen benetako beharretan oinarritutako ariketa eta kasuen bidez lan egingo duzu, zure etorkizun profesionalean aurkituko duzun errealitatea simulatuz.

Indibidualki eta klasekideekin batera garatutako ariketa kolaboratiboen bitartez egingo duzu lan.

Zu izango zara zure ikasketa prozesuaren protagonista.

 

 

 

OINARRIZKO IKASKETAK:

1go mailako moduluak 2. mailako moduluak
Mekanizazio-prozesuak Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa
Sistema automatizatuak Laneko prestakuntza eta orientabidea
Metrologia eta saiakuntzak Enpresa eta ekimen sortzailea
Interpretazio grafikoa Lantokiko prestakuntza
Ingeles teknikoa