Biologia eta geologiako lehen mailako batxilergoko ikasleak Zumaiako flyschetara irteera egin zuten pasaden ostiralean. Bertan, klasean landutako gai ezberdinen inguruan hitz egin genuen Algorri interpretazio zentroan, ondoren, flyschak zuzenean ikustera joan ginen eta azkenik, Itzurun hondartzara joan ginen klima aldaketa eta itsasoen kutsadura lantzeko eta bertan agertzen diren hondakinak biltzeko. Eguraldi aparta izan genuen gainera.